XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Plaza egotekoa da eta baserria ihardutekoa.

Haien arteko mugak argi eta garbi uzten du bere burua erakusten.

Ez dago bien artetik ibiltzerik ez da interferentziarik ametitzen, baserritarren bizimoduan.

Ideia hauxe indartu nahi zuen kontakizun bat entzun nuen Alkizako baserritar baten gora-beheretaz, plaza-baserria erabilera zentzu honetan irakaskari jakinarazi nahi zuena.

Etxeko nagusiak astegunetan atsegin omen zuen plaza aldean zehar lan saiotik etxerakoan tabernan parada egitea, platerka azeituna jateko asmoz.

Egun batean suak hartu zuen baserria, bera plaza aldean zegoela, eta korrika bizian abiatu behar izan zuen hara, gertatuaz abisaturik.

Kontatzen zuenak zera erantsi zuen: ez zitxon behar zunian.

Plazaren ezaugarri publikoa eta zabala nik bizi izandako gertaera batean ikus dezakegu.

1984.eko udan ni ez nintzen Alkizan egon, eta Irailaren lehenengo astean azaldu nintzenean Ekainetik ez nintzen azaltzen eta Peruko seme batek hala galdetu zidan:

Plazan ikusi al hau?

Nik ondo ez aditzean eh? ihardetsi eta hark zera esan: que si te han visto en el pueblo.

Ez dut uste komentario gehiagorik erantsi behar diodanik.

Beste alde batetik, badago hitz bat plaza-gizona, hain zuzen - baita plazaratu aditza ere - , portamolde honetan oinarritzen dena.

Ez dugu, haatik, plaza-emakume esaterik.

Espazioak eta espazioen erabilera kulturak inposatzen ditu, eta espazio publikoa, besteen aurrekoa ez du emakumezkoak zilegi.

Bertsolaria gizonezkoa da, ez emakumezkoa, honek ezin bait du, bizi deneko kulturak hala makurtu arazten duelako, plaza ez bait da hura ibiltzekoa.

Bizimoduari bagatxezkio, kalea dugu hitz baserriari aurre egiten diona.

Euskaldunak, euskera ez diren beste hizkuntzak, dena dela, normalean erdera hitzarekin, (...)